Gaur emango diogu hasiera gure 8. denboraldiari. 252 saio eta matraka ematen jarraitzeko prest! Urria ez da urria musika kontuetan; orbelarekin batera datoz lan berriak udazkenean: Neighbor, Zea Mays, Inun, Izaro, Begiz Begi, Starblues eta Etxeren berrienak. Egurre!!
Duela 12 urte egin zen Euskal Kazetaritzaren Nazioarteko I. Kongresuari jarraibidea eman nahi zaio. Euskarazko Komunikazioaren esparruan diharduten eragile eta protagonista ugari bilduko da biltzar honetan hiru egunez, urriaren 20an eta 21ean eta 22an. Egitarau zabala atondu da: lehen bi egunetan, Leioan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean bilduko dira […]