Argitaratu berri da “Bizitza baten txatalak. Feli Madariaga Torrealdairen bizitza kontatzen digu Onintza Enbeita liburuaren egileak. “Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira. Hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Laurogeita hamar urtetik gora, oraindik ere hezurrek uzten diotenean jorran egitera joaten da ortura. Gure amonen, birramonen edo gure amen bizimodua kontatzen da hemen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe. Bizitza bate txatalak liburuak baserriko bizimodua erakusten du bere gordinean, emakume baten begietatik, lurrari eta bizitzari emandako gorputz eta arimaren bidez.
Deskargatu hemen.