Aste honetan, Bilboko hirukote autentikoenarekin, arazo-pop! Agendan idatzita geneukan Txopet taldearekin urtearen hasiera hobetu dugu, guztiz. Jonen belaun eta guztion belaunaldiaz aritu gara, sormen prozesuei buruz, Bilboko gaur egungo egoeraz, etab. Errekor historikoa gainditu dute, ordua pasa zaigu erlojua begiratu gabe! Hizketaldi politaz gain, gomendio musikal benetan bereziak bota dizkigute gainera. Eta hori gutxi balitz, demo berri bat aurkeztu digute! Mikroa irentsi eta apurrik gabe utzi digute Bilbo Hiria.
Deskargatu hemen.

