Koop57 Euskal Herriak hamar urte bete ditu

Hamar urte igaro dira Koop57 Euskal Herria sortu zenetik, finantza etiko eta solidarioen kooperatiba gisa. 2015ean abiatu zenetik, herritarren eta entitate sozialen aurrezkiak bestelako ekonomiaren zerbitzura jarri ditu: pertsonen eta komunitatearen ongizatea ardatz duten proiektu kolektiboak finantzatuz. Egun, 80 entitatek eta 330 norbanakok osatzen dute sarea, eta guztira 5,6 milioi euro eman dituzte 86 mailegutan. Bide hori ospatzeko, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean bildu dira azken urteotan ekonomia sozial eraldatzailearen sarean aritu diren lagunak, Koop57ren filosofia berretsiz: banku alternatiboa ez, bankuen alternatiba izatea. 10 urte ospatzeko moduko efemeride da, eta horregatik ere deitu egin diegu eta dagoneko prest dugu telefonoaren beste aldean Jone.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gorka Hermosak Urteko Konposiziorik Onenaren saria jaso du

og. Urr 30 , 2025
Gorka Hermosa akordeoi jotzaile eta konpositoreak berriro ere nazioarteko musika eszenaren arreta bereganatu du. Nazioarteko Akordeoi Elkarteak Urteko Konposiziorik Onenaren saria eman dio, Peace Dream sonata sarituz. Ez da lehen aldia: bosgarren aldiz jasotzen du Hermosak aitortza hori, eta oraingoan ere musika bidezko mezua du oinarri. Errusiaren eta Ukrainaren arteko […]

Honekin lotuak