Gorka Hermosak Urteko Konposiziorik Onenaren saria jaso du

Gorka Hermosa akordeoi jotzaile eta konpositoreak berriro ere nazioarteko musika eszenaren arreta bereganatu du. Nazioarteko Akordeoi Elkarteak Urteko Konposiziorik Onenaren saria eman dio, Peace Dream sonata sarituz. Ez da lehen aldia: bosgarren aldiz jasotzen du Hermosak aitortza hori, eta oraingoan ere musika bidezko mezua du oinarri. Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkari buruzko hausnarketa poetiko eta emozionala da Peace Dream, bi herrietako melodia tradizionaletan eta bakearen desio unibertsalean sustraitua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Literatura ikaskidearen begi grisetan

og. Urr 30 , 2025
Udazkena heldu da! Kaleak orbelez bete zaizkigu, liburuz mesanotxeak, eta, egunak gero eta laburragoak diren honetan, gero eta luzeagoa egiten ari zaigu “irakurri beharrekoen zerrenda”… Bitartean, poesiak sorturiko lanbroa zeharkatuz datozkigu zaldiak, lauhazka, irakurri ditugun azken liburuak haizatuz. Besarkadarik estuena euskaltegietatik entzuten gaituzuenontzat, dena merezi duzue. Eta beste besarkada bat […]

Honekin lotuak