Ingot taldeak lehenengo diskoa aurkeztu du Zeugaz deiturikoa

Ingot taldeak lehenengo diskoa aurkeztu berri du Zeugaz deiturikoa. 2017an batu ziren bost musikari hauen ibilbideak, rockanrol banda bat eratzeko asmoz. Honela antolatu ziren: Juan Pedro Salvador gitarra-jole, Roberto Figuero baxuan, Joseba Serna baterian, Roberto Awanari teklatuetan eta Itziar Ituño ahotsean. Urtebete geroago, 2018an alegia, lehenengo maketa grabatu eta kontzertuak emateari ekin zioten. Bitxia da baina, harrez gero, Euskal Herrian baino askoz saio gehiago egin dituzte Euskal Herritik kanpo, esaterako, Italian, Brasilen edo Perun. Itziar Ituño beste lan batzuetan ezagutu dugu eta oraingoan kantuan entzungo dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #233: Monday Potions, Neu Troia, Pelax, Bider Bost, Tatxers, Itzek

ar. Urr 8 , 2024
Hasteko Monday Potions talde berriaren estreinako diskoatik bi abesti aterako ditugu. Talde honen proposamena oso interesgarria da, pop-rock eta psikodelian hondoratzen dira euren sustraiak, eta abesti bakoitza esperientzia bakana da. Disfrutatu! Neu Troia izeneko proiektuaren sorreran Julen Azkona musikaria iruindarra dago. Bandarekin inguratu da musikaria, atmosfera oniriko batean murgiltzea lortzen […]

Honekin lotuak