Lodifobia osasungintzan aztergai Argia astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean lodifobia osasungintzan aztertu dute. Bi erreportaje landu dituzte, June Fernandezke eta Amaia Lekunberrik, hurrenez hurren, osasungintzan jasotako arreta aztertzen. Kasu asko aztertzen dituzte. Horietako batek dio esan ziotela, “edo argaltzen duzu edo ez duzu umea edukiko”. Argi-Kontra atalean, Juncal Altzugarai fisioterapeuta elkarrizketatu dute, sexologoa da eta Alooa proeiktuaz mintzatu da, alu hiperrealista egin du. Olatz Simon EiTBren berriemaleari eginiko elkarrizketa ere aipatu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: David Crosby, Bunny Scott, blues klasikoa

og. Urt 26 , 2023
David Crosby 1941ean jaiotako angelinoa zen, eta iragan astean, urtarrilaren 19an, zendu zen. 1964an Roger Mc Quinn eta Gene Clarkekin, The Byrds izango zen taldea sortu zuen. 1968an, Stephen Stills eta Graham Nash-ekin, CSN hirukotea osatu zuen, gerora, Neil Young sartzeaz batera, laukotea bilakatuko zena. Crosby kantu egile eta kantari […]

Honekin lotuak