“Kanthoria eta Auto-tunea”, euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai Bilbon

Bilboko Abando Udaltegia euskarazko musikaren historiaren soinu-bidaia bihurtu da azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean. “Kanthoria eta Auto-tunea” erakusketak gure musika ondarea eta gaur egungo sorkuntza digitala elkartzen ditu espazio berean, ahozko tradizioko lehen kantuetatik autotunearen garaira arteko ibilbidean. Proiektua Musika Bulegoak sustatu du, elkartearen 10. urteurrenaren harira. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu sortzailea izan da erakusketaren komisarioa, eta bere eskutik osatu da euskarazko musikaren bilakaeraren irakurketa berezi hau: ez kronologia soil gisa, baizik eta hizkuntzaren eta soinuaren arteko elkarrizketa bizi baten gisara.Gaurkoan, Musika Bulegoko komunikazio arduraduna den Iñaki Egitegi hitz egingo dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

STENDHALEN OIHARTZUNAK: “CARMELO BERNAOLAREN OIHARTZUNAK”

ol. Aza 14 , 2025
Hogeigarren saioa da gaurkoa eta zenbaki borobil honek konpositore handi eta mitiko baten beharra dauka, eta mitikoa izateagatik ez gara denboran oso atzera joango, urtetxo gitxi batzuk baino ez. Bizkaian barrena herritxo txiki batean jaioa, baina jeinu itzela garatu zuena, gaur Otxandiotik mundura, Carmelo Bernaolarekin.Carmelo Bernaola (Otxandio, Bizkaia, 1929/07/19 – […]

Honekin lotuak