Bilboko hotelek puntu gorena jo dute aurtengo udan

Udak utzitako datuak esanguratsuak dira turismoaren alorrean: aurten Bilboko hotelen okupazioa %80-%90 artean egon da. Datuak ikusita urteko aurreikuspenak beteko direla esan dezakegu, %70eko okupazioa espero baita 2019an.

Pasa den urtearekin konparatuz ikus daiteke okupazioa %2an igo dela uztailean eta %3,8an abuztuan. Puntu gorena jo dute Bilboko hotelariek marka guztiak hautsiz.  Hotel guztiak batzen dituen elkarteko presidenteak, Alvaro Diaz-Muniok, Bizkaiko Hitzan deklaratu zuen moduan, estrategia aldatu da: Eskaintza handitu da Bilbon eta prezioak igo dira. Estrategia ona izan dela antzeman dezakegu datuei erreparatuz. Hala ere, nahiz eta Bilbo oraindik helmuga turistiko izaten jarraitu, bisitariek ez dute bi gau baino gehiago pasatzen hirian.

Turismoaren eta hotelen eraginaren inguruan aritu gara Uxue Elgorriagarekin (SOS Alde Zaharra) eta Mikel Alvarezekin (LAB Sindikatua).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia; astebururako plan aproposa

og. Urr 10 , 2019
Urriaren 12an euskarazko bideo-jokoen industriak ekitaldi garrantzitsua ospatuko du Bilbon. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia kolektiboak Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Iazko lehen edizioak harrera ona izan zuen antolatzaileen hitzetan, eta horregatik erabaki dute aurten ere egitea. Urtzi Ordiozola, Game Erauntsia kolektiboko kidea batu zaigu […]

Honekin lotuak