STENDHALEN OIHARTZUNAK: “CARMELO BERNAOLAREN OIHARTZUNAK”

Hogeigarren saioa da gaurkoa eta zenbaki borobil honek konpositore handi eta mitiko baten beharra dauka, eta mitikoa izateagatik ez gara denboran oso atzera joango, urtetxo gitxi batzuk baino ez. Bizkaian barrena herritxo txiki batean jaioa, baina jeinu itzela garatu zuena, gaur Otxandiotik mundura, Carmelo Bernaolarekin.Carmelo Bernaola (Otxandio, Bizkaia, 1929/07/19 – Madril, 2002/06/05, 72 urte) XX. mendeko musika garaikideko konpositore espainiar garrantzitsuenen artean dago. Konpositorea izateaz gain klarinetejolea eta pedagogoa ere izan zen. Obra kopuru izugarria dauka, instrumentu-talde ezberdinentzako 142 kontzertu-pieza, 107 filmerako soinu-banda, 49 antzerki obrarako musika, telebistarako 19 sintonia, obra erlijiosoak eta herri-musika tradizional ezberdin askoren konponketak, batez ere, bandarako. Gasteizeko kontserbatorioko irakasle eta zuzendari izan zen 1981etik 1991ra eta 1993an San Fernando Arte Ederren Errege Akademiako akademiko izendatu zuten. “51ko Belaunaldia” izenarekin ezagutzen den espainiar konpositore-taldeko partaiderik garrantzitsuenetarikoa, 1924 eta 1938 urteen artean jaiotako konpositoreek osatzen dutena eta espainiar musika garaiko Europako musika abangoardistaren parean jartzea helburu zuena, Cristóbal Halffter edo Luis de Pablo konpositore euskalduna ere talde honen parte dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Franco hil zela 50 urte ARGIA astekarian

ol. Aza 14 , 2025
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Franco hil zela 50 urte beteko direla gogoratzen da, azaroaren 20an. Urko Apaolazak artikuluan azaltzen duenez, urteurrena aukera paregabea da espainiar diktadorea oroitzeko: ohean hil zen arren, poltsikoa ondo beteta utzi zuen azken hatsa ematerakoan. Artikulua, bereziki, negozioei buruzkoa da. Bestalde, […]

Honekin lotuak