Berri horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi gure teknologia arloko kolaboratzailea. Izan ere, Googlek garatzaileek modu seguruan programatu eta kodea partekatzeko Google Code tresna itxiko duela iragarri du, azken urteotan proiektu berri eta indartsuak atera dira eta berea bertan behera uztea erabaki du Mountain View-eko erraldoiak. Arrakastatsuagoak suertatu diren GitHub bezalako plataformetara migrazioa erraztuko die datozen hilabeteotan . Horrez gain, Merkaat aplikazioaren arrakasta aipatu, eta Euskaltelek bere bezeroentzako Wifi sare publiko erraldoia sortu duela kontatu digu Jabik. Azken honek eztabaida eta kexa ugari sortu du, bezero partikularren routerrak erabiltzen baititu sarbide puntu horiek sortzeko, bezero horietako gehienek ez badakite ere.