Ruper Ordorikaren “Lurra ikutu barik” diskoa aletu dugu berarekin

Ruper Ordorikaren bisita jaso dugu Bilbo Hiria irratian, bere disko berriaren karietara. 11 kantu berri grabatu eta bildu ditu Lurra ikutu barik deituriko bilduman. Bakarka bi argitaratu ostean dator lan hau, kantu berriak dira baina kantuak eta diskoa esan dezakegu oso Ruper Ordorika direla, bere zigilua eramaten duela. Leo Abrahams, Kenny Wollesen eta Jon Thornerekin grabatu du diskoa. Elkar estudioetara itzuli da horretarako, eta Víctor Sánchez izan du soinu-teknikari. Diskoa oso mimo handiz eginda dago, estudioan, eta ñabardura asko ditu. Diskoa entzutean badago intimitate eta sakontasun sentsazio bat, baina baita geruza fin eta askoren lana ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Markina-Xemeinen

og. Aza 27 , 2025
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak egin du finala aurreko azken geldialdia Markina-Xemeinen. Bertan izan zen azken finalaurrekoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Txaber Altube izan da garaile 638.5 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 630.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga eta Xabat Galletebeitia; hurrenez hurren, […]

Honekin lotuak