2018ko udazkenean  Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du,  bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako […]

1

Martxoaren 12an itxi zituen ateak  Kafe Antzokiak. Ordutik 12 hilabete luze joan dira. Zirraraz betetako uneak, bizi izan ditugu 25 urte luzeetan, eta haren itxierak sortzaile zein entzuleoi min egiten digu  sortutako gomutengatik, euskal musikak eskaintzen dituen momentu ahaztezinengatik. Gaurkoan Kafe Antzokian izandako hiru musikarirekin berba egin dugu: Ruper Ordorika, […]

Etxeko lau hormen artean gatibu gauden honetan, denoi sortzen zaigu udaberri giro betean zelai batean etzanda egon eta patxada osoan naturaren ukitua sentitzeko gogoa. Halako egoera bat da Ruper Ordorikak Etzanda izeneko kantan deskribatzen diguna. Eta kantaren hitzek, bat-batean, gure oraingo egoera berezia islatu nahi dutela dirudi: «Lainoak goi-goian, / […]

Gaurko saioan Ruper Ordorikaren azken diskoarekin abiatuko gara, Bakarka izenarekin kaleratu duen azken disko honetan bere abestirik gogoangarrienetako batzuen bertsio akustikoa eskaintzen digu Ruperrek, doi eta dotore. Segidan,Wilco taldeko buru izan den Jeff Tweedy-ren azken diskotik (Warm) pare bat abesti –. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik izena jarri dio bakarka atera […]

Martxoaren 14an Ruper Ordorikaren kantu esanguratsuenak “azukre koxkor” bihurtuko dituzte Kafe Antzokian, Izar & Star zikloa eta loraldiaren elkarlanari esker. “Dabilen Harriari so, azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizuna aurkeztu dute gaur. Ruperren kantuak interpretatzen Ken Zazpi, Petti eta Balerdi Balerdi, Ixiar Oreja, Mire Narbaiza eta Mikel Uraken izango dira. Izar […]

Herdoilarena, Etiopia 1978an kaleratu eta handik bi urtera, 1980an plazaratu zuen Ruper Ordorika pott bandako bidelagun zuenak, Hautsi da Anphora. Disko osoa Etiopia liburuko poemekin osatu zuen Ordorikak. Liburuari gertatu legez, diskoak ere kontrakarrean egin behar izan zuen bidea, rockak eta punkak zein erresistentziarako kantagintzak herritarren gehiengoaren arreta jasotzen zuten […]

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]