Minbizia eta heriotza ardatz “Ama” liburuan

Bizitza eta heriotza, maitasuna, amatasuna eta minbizia. Hari horiekin ehundutako artefaktu baina sakona da AMA. Urtzi Ugaldek, Iñurri elkartea eta Trinchera edizioekin lankidetzan argitaratutako lana da. Lehenengo pertsonan idatzia, AMAk atzean historia eder bezain gordina dauka. Urtziren ama Edurne, duela urtebete hil zen minbizi gogor baten ondorioz, eta hari betiko agur gisa prestatu eta oparitutako koadernoa da lan honen sorburua. Bizitzako momentu berezietan sortutako hamarnaka poema eta marrazki biltzen ditu liburuan, errealetik eta intimitatetik abiatu arren, kolektibora zabaltzen den kontakizun batean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #277: Baxter Dury, The Spitfires, Mozart Estate, Hartz, The Charlatans, Ezra Furman, IDLES

og. Urt 8 , 2026
Gaurko saioan Londresko ilunpetik Birmingham-eko blokeetara, punk, pop bitxi eta soul esperimentalaren artean ibiliko gara, dantzarako eta hausnarketarako kantuak tartekatuz. Lehenik, Baxter Duryren Allbarone diskoa ekarriko dugu. Paul Epworthek ekoitzitako lan honetan, bere ohiko spoken-word ironikoa groove elektroniko eta pop urbanoarekin nahasten du, melodikoki zuzen eta oso garaikide dirudien soinua […]

Honekin lotuak