7 urte antzezkanak diruaren eta erruaren arteko tranpan harrapatuko gaitu

Zer gertatzen da dena galtzeko zorian zaudenean? Zenbat diruren truke igaroko zenituzke zazpi urte kartzelan? 7 urte antzezlanak galdera deseroso baina oso gaurkotuak jartzen ditu mahai gainean. Lau bazkide, bulego batean giltzapetuta, polizia ate joka agertu aurretik. Iruzur fiskala, errua, beldurra eta anbizioa. Eta haien ondoan, bitartekari bat, Kandido Uranga aktoreak gorpuztuta, jokoaren arauak ondo baino hobeto ezagutzen dituen gizona. Thriller psikologiko modura eraikitako obra honek indarkeria fisikorik gabe, hitzen bidezko biolentzia darabil pertsonaiak muturreraino eramateko. Diruaren boterea, indibidualismoa eta eskrupulu falta agerian geratzen dira, ikuslea ere epaile bihurtzeraino. Gaur, 7 urte antzezlana Basaurin estrenatuko dute. Agurtzane Intxaurraga zuzendariarekin hitz egin dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Astebururako planak Gabriel Aresti euskategiko ikasleen eskutik.

ol. Urt 23 , 2026
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Musika, antzezkia eta aisialdirako hainbat plan ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260123_agenda_xabiren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak