Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azabalean Maddi Ane Txoperena bertsolari eta idazlea ikusi dezakegu. Xilaba irabazi berri du eta gainera liburu berria argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin, “Zaldi bat”.
CCOO sindikatuak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, azken egunotan Argia-k argitaratutako ikerketaren harira eta azken asteetako erabakiei buruzko balorazioa egiteko. Agerraldian, sindikatuaren hizkuntza politikaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Alfonso Ríos izan da hizketan lehena, Santi Martínez alboan zuela, eta CCOO Euskadiko zuzendaritzaren babesa atzean. Bestalde, jakinarazi dute 22 prozesu judizial […]