Argia astekariaren gaiak errepasatu ditugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean esklabotzaren inguruko erreportajea nabarmendu dute. Ezagun da Europa esklabotzaren bitartez aberastu zela, ondasunak Afrikari ostuta besteak beste, eta “aberatsak” gara horregatik. Black Lives Matter mugimenduak ekarri du gogora afera hori, baita The Guardian egunkariak ere. The Guardian-ek, martxoaren 28an, albiste baten bidez aitortu zuen iraganeko aberastasuna nondik zetorkion. Ismael Cerón psikologoarekin izandako elkarrizketa eta Ziburuko euskal liburu eta disko azoka aipatu ditugu.
Deskargatu hemen.