PIPERPOLIS: Leihotikan taldeak 30 urte oholtzan

Ostegunean gaualdi berezia izango dugu Bilboko Kafe Antzokian: oholtza gainean izango dira Cobra eta Leihotikan. Cobrak disko berria aurkeztuko du zuzenean, eta indar eta intentsitate handiko gaua espero da. Bestalde, Leihotikanek 30 urte bete ditu aurten. 1993an abiatu zuten bidea, eta ordutik bi maketa eta bederatzi disko kaleratu dituzte, euskal punk hardcore melodikoaren eszenan erreferente bilakatuz. 2023an plazaratu zuten “Etorkizuna ginenean” lana, orain arteko ibilbidea laburbildu eta gaurkotasunez jantzi duen diskoa. Hiru hamarkadako ibilbidea, konpromezuz, sentimenduz eta “su motelaren” filosofiari eutsiz egina, ospatzeko modukoa da zalantzarik gabe. Urteurrena borobiltzeko, lehen diskoaren berrargitalpena ere kaleratuko dute, binilo formatuan eta edizio berezian. Horri lotuta, 30 urte hauen errepasoa egingo duen kontzertu bira abiatuko dute: Bilbo, Donostia, Iruñea, Madril… geltoki nagusien artean. 30 urte igaro dira, baina galdera airean dago: hemen ez da ezer aldatzen? Ibilbideaz lasai hitz egiteko, tartetxo bat hartuko dugu Gorka Armendarizekin, Leihotikaneko abeslariarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ibilaldiak kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Arriaga Antzokian

az. Mar 4 , 2026
Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Bilboko Arriaga Antzokian, ehunka euskaltzaleren aurrean eta giro apartan. Bizkaiko ikastolen jaia ospatzeko hiru hilabete baino gutxiago falta direnean —maiatzaren 31n Bilboko kaleak hartuko ditu Ibilaldiak—, ekitaldiak euskarari eta festari bultzada sendoa eman die. Aurtengo abestia Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu […]

Honekin lotuak