Onddoen La red oculta de la vida liburua ekarri digu Iñakik gaurkoan. Onddoek mesede asko egin dizkigute gizakioi, besteak beste, alkohola, ogia eta botika asko eman dizkigute. Plastikoak, lehergailuak, petrolioa eta pozoiak liseritzeko eta desagertarazteko gaitasuna dute eta teknologia berrietan present daude. Toki guztietan daude, baita egoerarik muturrekoenetan ere, sumendietatik glaziarretaraino. Euskaldunontzat zizak eta bestelako onddoak estimatuak dira oso, baina jangarriak direnez aparte, onddoak funtsezkoak izan dira gure planetako bizitzaren bilakaeran. Onddo mikroskopikoetatik hasi eta Armillaria ostoyae erraldoiraino, onddoen konplexutasuna ulertzen hasi besterik ez dugu egin.
Deskargatu hemen.