Torturen izaera matxista ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean torturaren gaia ekarri dute. Emaginekin eta tortura jasan duten emakume militanteekin egindako hausnarketa kolektibo feminista azaltzen du artikuluak. Lan horretatik sortu da Olatz Dañobeitiaren liburua, tortura politikoa indarkeria matxista gisa ulertzen duena. Artikuluan tortura ulertzeko beharrezkoa dela ikuspegi feminista eta kolektiboa izate azpimarratzen dute, eta erreparazioa “berregite” prozesu sozial eta politiko gisa ulertu behar dela, ez bakarrik juridikoki. Alfonso Urrutikoetxeari eginiko elkarrizketa komentatu dugu, elizan jasan dituen sexu-abusuak eta horrek bere bizitzan izan duen eragina kontatzen ditu. Hilabete honetan Larrun dakar Argiak. Josu Urrutikoetxeari egindako elkarrizketa irakur dezakegu. Elkarrizketan Urrutikoetxeak bere ibilbide politikoa eta bizipenak azaltzen ditu, haurtzarotik hasita eta ETAko militantzian eta ondorengo urteetan arteko esperientziak bilduz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Eskietan irristaka

ol. Api 24 , 2026
Mendian izan dugu gaurkoan jomuga: udan larre berdeetan korrika eta neguan elurretan, eskietan irristaka. Nahia Quincoces mendexarra izan dugu gonbidatu nagusi eta bere balentriak zabaldu ditugu gaurko saioan; Aerobik irakasleek kirolaren azken kolpeak ekarri dizkigute; Ane Zabalak, 7. artearen damak, “Eddie arranoa” pelikularen berri eman digu; Maite Sarasolaren bertsoa, musika, […]

Honekin lotuak