Udaberriaren borborra hurbiltzen ari den hauetan, Oñederraren “Azken batean” eta ikuspegi apurtzaileen erronka; Pasoliniren Friuliko nekazari komunisten jauregi okupazioen ametsak eta nola helmugako bidegurutzetan ikasten den bidea ez zela berria; Kirmenen isiltasun apalaren balioa eta “Elkarrekin esnatzeko ordua”-ren irakaspen inoiz ez-ikasiak berba larregi egiten dugun honetan; Fontemoura eta irakasleontzat irakurle kementsuenaren, izan, egon, ikusi eta ulertzeko modu anitzen ikasi beharreko lezio emankorra; gure Del Teso Horror All Starrek hiltzen gaitu goxoki Gaitzaren izaki eta gizakion arteko gertutasuna dastaraziz; eta Hego Koreatik uholdean, Kang nobeldunaren barazkijalearen ausardiaren eredu irmoa…
Gora bizioa! Gora irakurketa! Eta gora zoriontasuna!
Deskargatu hemen.

