Naxker taldea zuzenena ALGARA konpartsan Abuztuaren 24an #AsteNagusia26

Bilboko Aste Nagusia gero eta gertuago dago, eta jaietako egitarau oparoaren barruan musika izango da berriro ere protagonista. Algara konpartsako oholtzatik igaroko diren taldeen artean izango da Naxker ere. Atarrabian 2022an sortutako taldeak denbora gutxian bere tokia egin du Euskal Herriko musikagintzan, garage, pop eta punk doinuak nahastuz eta zuzeneko indartsuei esker. Lehen diskoarekin oihartzun handia lortu ostean, aurten bigarren lana, Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?, aurkeztu dute, eta uda honetan kontzertuz kontzertu dabiltza. Abuztuak 24ean Bilbon emango duten kontzertuaz, bizi duten momentuaz eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko gurekin dugu gaur Naxker taldeko teklista, Jaione Baraibar.

Deskargatu Hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2027ko Aste Nagusia “errepresaliaturik gabekoa” izatea aldarrikatu dute Bilbon

ar. Abu 18 , 2026
Bilboko Aste Nagusia hasteko egun gutxi falta direnean, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarria plazaratu dute Bilbon. Aurtengo jaietan ere sarek “Etxera”eguna antolatu du, baina helburu argia jarri dute: 2027ko Aste Nagusia errepresaliaturik gabeko Aste Nagusia izatea. “2027ko Aste Nagusian, denak etxean!”, aldarrikatu dute. Ildo horretan, gatazkaren ondorioak gainditzeko […]

Honekin lotuak