Liher taldeak “Hemen herensugeak daude” diskoa aurkeztu digu

Liher taldeak disko berria aurkeztu digu,  Hemen Herensugeak Daude deiturikoa, emakume baten istorioa kontatzen diguna.  14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena. Pieza guzti horiek elkarrekin amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute. Gainera kantuen letrekin eta ilustrazioekin liburua osatu dute,  Oraingoan, rock astunaren bidetik jarraituz, apustu sendoa egin du laukoteak. 50 minutu pasatxo dituen diskoa konposatzeaz gain, grabaketa prozesu osoa Euskal Herritik kanpo egitea erabaki dute lehen aldiz. Gurean izan dira Lide, Joska eta Iñigo.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bueltan da Bertsoerronda txapelketa

al. Mar 2 , 2020
Martxoaren 3an, abiatuko da Alde Zaharreko Bertso Erronda lehiaketaren laugarren edizioa. Kanporaketak Errondabide kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan egingo dira, saio bakoitzean 6 bertsolarik abestuta. Erronda kalea “kale bat baino askoz gehiago” dela erakutsi nahi dute Erronda kaleko lau tabernek eta Zazpi Katu gaztetxeak, eta horretarako , […]

Honekin lotuak