ZINEMA: Amama filma aztergai Ane Urkiolarekin

Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da, eta gaurko zinema tartean Ane Urkiolak aztertu du. 2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen. Bi munduren arteko talka erakusten digu, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak. Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2020ko Euskaraldiak hizkuntza portaeretan eragin zuen

ar. Ots 8 , 2022
Bigarren Euskaraldiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Pandemiaren eragina ukaezina izan arren, 2020ko amaieran egindako ariketa sozialak hizkuntza portaerei eragin ziela berretsi dute. Aurreko astean aurkeztutako ikerketaren zehetasun batzuk ezagutzeko asmoz Arrate Illaro euskaraldiko arduraduna.  2020ko euskaraldia ez zen lehenengoa bezalakoa izan, pandemian bete betean harrapatu zuen eta ariketa sozialak […]

Honekin lotuak