“TrikiHarria” Iñaki Perurena eta Kepa Junkera aurrez aurre jartzen duen hitzaldi musikatua

TrikiHarria” ahozko hausnarketa eta zuzeneko musika bateratzen dituen ekitaldia da. Iñaki Perurena eta Kepa Junkera dira protagonista. 41 urte harriarekin ibili eta gero, asko dauka Perurenak harriaren inguruan esateko. Gaia bere osotasunean hartuta, karga autobiografiko handia duen bakarrizketa bat prestatu du.Performance honetan, Leitzako harri-jasotzaileak harriaren inguruko zenbait kontu botako ditu euskaraz eta bederatzi atal laburretan. Zenbait anekdota eta oroimen ekarriko ditu gogora, haurtzarotik harrijasotzaile-lanbidea utzi behar izan zuen arte. Baina baita euskal kulturan eta hizkuntzan harria duen presentziaz ere mintzatuko zaigu. Gaurkoan ekarri dizkigu batzuk. Kepa Junkera saio honetarako bereziki konposatutako doinu berriekin eta kanta herrikoiekin tartekatuko da bakarrizketa. Trikitixa jotzeaz gain, Junkerak harrizko txalaparta bat eta beste tresna tradizional batzuk erabiliko ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kataluniako erreferenduma Bartzelonako hautesleku batetik ikusia

al. Urr 2 , 2017
Urriak bi astelehena, gaurkoa biolentziarik gabeko nazioarteko eguna da, eta egunkarietako azaletan irudi gogor eta bortitzekin esnatu gara, atzo Katalunian gertatutakoaren laburpen bat izan daiteke, Poliziaren oldarraldiak eta herritarrak bozkatzen, horiek dira munduko egunkari irakurrienetako azaletan ageri diren irudiak. Bi milioitik gora pertsonek bozkatu dute Kataluniako erreferendumean. Bartzelonatik, bertatik bertara, […]

Honekin lotuak