Egunero jaten dugu, eta gero eta arduratsuagoak izan behar gara; jaten ditugun elikagaiak nondik datozen, zein ibilbide egin duten eta garrantzitsuagoa zein formara ekoiztuak izan diren. Azken urteetan kontzientzia piztu dugu elikaduraren inguruan, izan ere klima aldaketarekin harreman zuzena dauka. Baina hala ere oraindik faktore asko dira ez ditugunak kontrolatzen ezta ezagutzen. Txalaparta argitaletxeak, Iratzar Fundazioarekin elkarlanean, Iparrorratza bildumaren barruan argitaratu berri du ’Jan eta jabe. Elikaduraren bidez, herria eraikitzen’. Tasio Erkiziak idatzia, berak horrela dio Esperientziatik eta konbentzimendutik idatzitako saiakera didaktikoa da. Gaur gurean dugu.
Deskargatu hemen.