Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa aurkeztu berri dute. Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakutsi ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo da Lautan Hiru: guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira, eta Euskal Herriko Antzerkizale […]

Aurtengo jaialdia pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan da eta, azkenik, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izango da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua. […]

Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Hautatutako lana 2021eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko da. Iñaki Mendizabalek ekarri dizkigu laguntza onen zehetasunak.  Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200714_inaki_mendizabal.mp3 Deskargatu hemen.

Lautan Hiru antzerki jaialdiaren bigaren edizioa hastear da. Iaz Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, hamaika ekitaldi anolatu ziren, horietariko bat Lautan Hiru jaialdia izanik. Ekimenaren arrakasta medio, aurten errepikatzea erabaki du Euskalzaindiak, iazko eragile berberekin; BIRA, Zazpikatu Gaztetxea eta Cafe Bar Bilbaorekin batera alajaina. Mikel Martinez aktorearen eskutik dakartzagu jaialdiaren inguruko xehetasunak. […]