“Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia”. Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak erabaki du Lopezi isuna kentzea. Horri buruz Lopezek berak idatzitako erreportajea komentatu digu Lander Aberlaitz kazetariak. Bestetik “Kale guztiona al da?” galderari erantzuten saiatu da erreportaje batean. Kalea eta adierazpen askatasuna aztertu ditu. Bukatzeko Pello Zubiriak idatzitako artikulua komentatu digu, Mexikon herritarrak babesteko armak hartu behar izan dituztela.
Deskargatu hemen.