SOTOTIK: Bernhard Gunter eta Marc Behrens

Bernhard GunterSaio ixila izan da gaurkoa, egin dugun ixilena. Ez gutxiago hitz egin dugulako(inoiz baino gehiago egin bait dugu hori), soinurik entzuteko zuen irratia(edo ordenagailuko bozgoragailuak) ohikoa baino zertxobait gehiago igo behar izango dituzuelako baizik, entzun dugun lehen musikariarekin batez ere: Bernhard Gunter(Argazkian). Baliabide minimoekin(soinu murriztuekin eta bolumen minimoarekin) pieza ederra eta entzungarria egin du “Brown, blue, brown on blue” diskoan, Mark Rothko margolariari eskainia berau. Bigarrenak, Marc Behrensek; landa grabaketetan oinarritutako gustu handiko lana egiten du gaurkorako aukeratutako “Outside” piezan. Antzeko material gehiago bilatu nahi izan ezkero, jo Trente Oiseaux disketxera(Bernhard Gunter-en zuzentzen duena eta gaur entzun dugun guztia argitaratu duena).

Gaurko saioa jeisteko, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Hauteskundeen inguruan

al. Mai 28 , 2007
    Igandeko hauteskundeen inguruan mila datu eta eritzi entzun ditugu dagoeneko, baina gaurko Solasaldian Josu Larrinagak, ikuspuntu orokorra galdu gabe, hauteskunde hauetan izan diren zanbait berezitasun aipatu ditu: hasi zerrenden aferarekin, eta jarraitu AHTren Bizkaiko inguruan EAJk ateratako emaitzekin; Bilboko kasua ere aipatu du Josuk, abstentzioa gure herrialdean %40koa izan […]

Honekin lotuak