SOLASALDIA: Hauteskundeen inguruan

Urna    Igandeko hauteskundeen inguruan mila datu eta eritzi entzun ditugu dagoeneko, baina gaurko Solasaldian Josu Larrinagak, ikuspuntu orokorra galdu gabe, hauteskunde hauetan izan diren zanbait berezitasun aipatu ditu: hasi zerrenden aferarekin, eta jarraitu AHTren Bizkaiko inguruan EAJk ateratako emaitzekin; Bilboko kasua ere aipatu du Josuk, abstentzioa gure herrialdean %40koa izan dela ahaztu gabe. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: KORA JAZZ TRIO “Part Two”

al. Mai 28 , 2007
Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, […]

Honekin lotuak