1937KO GERRA BIZKAIAN

1

Bonbardaketa    1.936ko uztailean Francok eta beste militar batzuek, eliza katolikoaren eta estatuko goi klasekoen laguntzaz, espainiar estatuko gerra zibila hasi zuten, hauteskundeetatik sortua zen Errepublikaren aurka. Gerrak Hego Euskal Herriko txoko guztiak zipriztindu zituen hasieratik eta 1937an Bizkaiko frontearen kontrako ofentsiba faxista hasi zen, Mola jeneralaren aginduetara. Bilbo Hiria Irratiak, bere 10. urteurrena ospatzeko asmoz, Larrabetzuko Burdin hesian egindako ibilbidetik aparte, gai horren inguruko dokumentua eskegi du web honetan, oroimen historikoa lantze aldera. Erreportajean Patxi Gaztelumendi, Jabi Zabala, Ekaitz Hernandez, Ibon Burgoa eta Mieltxo Monfortek hartu dute parte, elkarrizketatuez gain, jakina. Erreportaia deskargatzeko, egin KLIK.

One thought on “1937KO GERRA BIZKAIAN

  1. Pingback-a: zabaldu.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Jim O'Rourke, Lustmord, Löty Negarti...

og. Mai 31 , 2007
Azken saioetan pieza laburrak jarriz ibili gara, pare bat musikarirekin saioa betetzen. Eta norbaitek alpertzen hasi garela esan aurretik, saio beteagoa egitea pentsatu dugu gaurkorako. Gaurko menua: The residents, Lustmord, Luc Ferrari, John Hudak, Jim O’Rourke, Löty Negarti eta Yoko Ono. On egin! Josetzen hasia? DESKARGATU, ba! https://bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik%20070531.mp3

Honekin lotuak