SOINUGELA: Wilco eta Dee Dee Bridgewaterren azken lanak

1

WilcoPedro Elias Igartua musika adituak beste aste batez zabaldu du Soinugela, aire girotua martxan jarri eta denetariko musika eskaini digu, kantuen artean ohi bezain iruzkin jakingarriak eginez. Folk esparruan Galiziako eta Euskal Herriko talde bana izan dugu: Nordestinas eta Lantz. Asturiasen ere geldialdi bat egin dugu, Skama Larede taldekoek skari gaita nola txertatzen dioten jakiteko; geroztik, B¨jörk islandiarraren azken diskoa, Volta izenekoa, entzuten jarri gara, uztailaren 13an Bilbon izango dela eta; Michael Bublé kruner kantari kanadarrak atera berri duen Call Me Irresponsible diskoa ere entzun dugu; eta Jim Dickinsonen txanda helduta, geldialdi luzexeago egin dugu, bere Jungle Jim And The Voodoo Tiger arretaz entzuteko. Nolanahi ere, saioan tarterik handiena Wilco amerkana taldeak eta Dee Dee Bridgewater jazz kantariak hartu dute, 40 bat minutuz Sky Blue Sky eta Red Earth lanak entzuten eta aztertzen aritu baikara.

One thought on “SOINUGELA: Wilco eta Dee Dee Bridgewaterren azken lanak

  1. Aspaldiko partez soinugela entzuten lanean.

    Oso gustora entzun dut zuen azken saioa, mutilak! Segi horrela, goroldio laboral eta udako asperraren aurkako errezeta musikal ederra osatzen duzue astero!

    Hori bai, Björk pedorra bat bihurtu da.

    Eskerrik asko, bikote, musika ona eskaintzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: ERRAUSKAILUAK ETA BIZIKLETAK

al. Ira 24 , 2007
Gaurko Solasaldian, historikoa den Iñaki Barzenak bi gai izan ditu hizpide. Alde batetik, duela bi aste Hondarribian GAIA Plataformak izan zuen eztabaida, Errauskailuen inguruan. Berrehun lagunek parte hartu zuten horretan, Gipuzkoan gaia pil-pilean dabilen momentuan. Bestetik, pasa den larunbateko “Autorik gabeko eguna” komeria dela esan digu Iñakik, politika konkreturik ez […]

Honekin lotuak