Gaurko Solasaldian, historikoa den Iñaki Barzenak bi gai izan ditu hizpide. Alde batetik, duela bi aste Hondarribian GAIA Plataformak izan zuen eztabaida, Errauskailuen inguruan. Berrehun lagunek parte hartu zuten horretan, Gipuzkoan gaia pil-pilean dabilen momentuan. Bestetik, pasa den larunbateko “Autorik gabeko eguna” komeria dela esan digu Iñakik, politika konkreturik ez dagoelako eta azken datuen arabera autoaren erabilerak gora egin duelako: honen inguruan zenbait neurri proposatu ditu Barzenak. Solasaldi hau entzun nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Next Post
IRRATIA.COM #90: Dani Gutierrez eta Delorean
az. Ira 26 , 2007
Azken saioa deskargatzeko HEMEN. Denboraldi/ikasturteko azken saioa ekoiztu dugu. Kubako egoera teknologikoa izan dugu hizpide unibertsitateko irakasle Dani Gutierrez adituarekin. Injeniaria bera, software libre erabiltzaile eta bultzatzailea… hainbat proiekturi buruz mintzatu zaigu. Saioaren bigarren zatian berriz, DLRN taldeko Igor izan dugu. Zarautzen sortu taldea nazioartean bere lekua egiten ari dena. […]
Honekin lotuak
-
2012/02/23
IBAIZABAL: Latinoamerikako berriak
-
2014/01/14
IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika
