Urteroko ohiturari jarraikiz, Bilbo Hiria irratia harremanetan jarri da UEU Udako Euskal Unibertsitateko arduradunekin, erakunde honek udan antolatzen dituen ikastaroen berri luze eta zabala eskaintzekotan. Badira 35 urte UEUk pauso sendoak ematen diharduela euskal unibertsitaterantz eta bere udako ikastaroetan biltzen diren aditu eta jakitunak eta berauek lantzen dituzten gai inportanteak horren lekuko dira. Aurten hiru lekutan antolatu ditu UEUk udako ikastaroak (Eibarren, Baionan eta Iruñean) eta uztailaren2tik 20ra bitartean mota guztietako jakintzagaiak jorratu ditu berauetan. Hemen eskaintzen dizugun elkarrizketa sorta honetan ikastaro horietan landutako zenbait gai interesgarriren lagina daukazu. Elkarrizketatuak Fernando Mijangos, Arantza Mendizabal, Gotzon Carcar, Eli Moreno, Aitziber Elgezabal, Itziar Salegi eta Irati Iciar dira. Entzuteko elkarrizketak, egizu klik hemen:
Entzun Arantza Aldezabal: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/ARANTZA%20ALDEZABAL%20230707.mp3
Entzun Fernando Mijangos: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/FERNANDO%20MIJANGO%20230707.mp3
Entzun Gotzon Carcar: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/gotzon%20230707.mp3
Entzun Idoia Torregarai: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/IDOIA%20TRORREGARA230707.mp3
Entzun Itziar Salegi: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/ITZIAR%20SALEGI%20230707.mp3