Artayorran baño,yantzan obetó!#90 Aitzol

1

Aitzol Aramaio Bengoetxea(Ondarroa,1971-2011) Euskal kulturak sortzaile bat galdu du, euskal zineak eta baita musikak ere, artista bat galdu du. Zinemagilea zen arren, guk musikatik ezagutu gura izan dugu Aitzol Aramaio, musikariekin hainbat bideoklip egin dituelako, baina batez ere musikazale amorratua zelako Aitzol. Ondarroan apirilaren 30ean egin zioten omenaldian izan ginen, eta horren kronika dakargu saio monografiko honetan; Bilbo Hiria Irratitik egin nahi diogun omenalditxoa  izan dadila. Kronika honi Aitzolen kanta kuttunenak tartekatu ditugu, RIP, AC/DC, Berri Txarrak, Bob Marley, Oskorri, Danba, Exploited, Hertzainak, Baldin bada, Lou Reed… Boga, marinela! Betirarte, Aitzol!

arg:UKberri

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

One thought on “Artayorran baño,yantzan obetó!#90 Aitzol

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kritikona Bilbon

ol. Mai 13 , 2011
Ostiraletik igandera bitartean Kritikona egingo dute Bizkaiko hiriburuan, autoen zarata, kea, arriskua etab. ekiditeko asmoz. Ekitaldiak gauzatzeko “masa kritikoa” lortu nahi dute, lagun batzuk (edo asko) bildu eta aldez aurretik ez aukeratutako ibilbideari ekingo diote. Egunotan tallerrak, bizientzierroa, kontzertuak eta gehiago burutuko dituzte Miren Arranz Kritikonaren antolatzaileak kontatu digunez. DESKARGATZEKO […]

Honekin lotuak