Coke plantaren aurkako Plataformak dena eskatuta zeukan martxoaren 1ean coke plantari buruzko herri galdeketa egiteko, baina aste honetan bertan Jaurlaritzako Barne Sailak bidalitako oharrean aipatutakoa ezin izango dutela egin jakinarazi du, ez udaletxean ez inon. Edorta Arostegi plataforma horren partaideak haserrea agertzeaz gain heri galdeketa egingo dutela esan digu: martxoan izango da eta datorren astean emango dituzte xehetasun guztiak.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.