EHNE sindikatuak, hainbat elkarteren laguntzarekin, Merkatu Gardena egingo du gaur hilaren 18an Bilboko Arriaga plazan, Mikel Kormenzanak azaldu duenez. Bertan, bildotsa, gazta eta esnea salduko dute prezio onean, baserritarren hartzen duten dirua eta kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren artean dagoen diferentzia izugarria erakusteko. EHNEk Prezioen Behatokia eskatzen du berriro, eta produktu bakoitzean bi etiketa: alde batetik baserritarrei ordaindu diotena eta bestetik kontsumitzaileek ordaindu behar dutena. Egoera azaltzeko adibide bat jarri du: duela gutxi Iparlat-Kaikuk 33 zentimo ordaintzen zion baserritarrari litro bat esne erosteko, eta kontsumitzaileek, aldiz, 99 zentimo.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.