Eta berriro betiko protagonistak (UPN, PSN, CEN enpresaraiak, CCOO eta UGT) eta betiko zalantzak gastatuko duten diruaren inguruan. Horrez gain, Mikl Bujandak CANen dietak, Nafarroako gobernua eta euskara, eta Agenda komentatu ditu. Ahaztu gabe gaur duela 26 urte Euskalerria Irratia hasi zela emititzen (Zorionak !!).
ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien 56. Nazioarteko Jaialdia baino lehen, PREZINEBi izango dugu Bilbon eta Leioan. Besteak beste, Zinema Eskolen Erakusketa, Zinebi Express lehiaketa edo hainbat pelikula izango dira egitarauan, Silvia Aizpuruk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solassilviaprezinebi.mp3 Deskargatu hemen