Hileko lehen larunbatean maiatzaren biko kalean azoka ospatzen da. Duela 12 urte jarri zuten martxan azoka, bertan arropa, liburuak, vintage objektuak, artisauak denetariko kontuak topatu ahal dira. Azken hilabetetan Bilboko udalaren trabei aurre egiten dabiltza. Horren inguruan mintzatu zaigu Olatz. Bide batez Otsailaren 4ko azokara hurbiltzeko gonbidapena egin digu.
Garoñaren ustiapen baimena 2031ra luzatzeko eztabaidak zenbait aste iraungo du, baina, ezusterik ezean, aldekoa izango da. Araba Garoñarik Gabe plataformako Endika Rodriguez izan da gurean azalpenak ematen, eta argi adierazi du atzean beste zentral nuklearren bizitza luzapena dagoela jokoan. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoña 2031ra arte irekitzeari baietza emanez gero, Espainiako […]