Iaz jarri zuten abian gazte batzuek, Zeberioko Udalak alokatutako lurretan. Egun, ortuariak ekoizteaz gain, Transformazio gunea ere martxan dute. Gainera, Iñigo Gallastegik kontatu digunez, beste ekoizle batzuekin kontaktuan daude, produktu agroekologikoak eskaintzeko. Informazio gehiago basortu.yolasite.com atarian.
Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna heldu da. Gaur ere adierazpenak, argazkiak eta holakoak egingo dituzte politikariek eta enparauek: Bilgune Feministako Saio Iraolak sakon aztertu du gaia, arazo larri hori errotik bideratzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasaioairaola.mp3 Deskargatu hemen