Pasa den astean Germá Bel eta David Hoyos ekonomia irakasleak Gasteizko Legebiltzarrean izan ziren gai horretaz hitz egiteko. Asteazkenean hitzaldia eskaini zuten gai horretxen inguruan, AHT Gelditu ekimenak antolatuta, Bilboko La Bolsa auzo etxean. Labur esanda: aditu hauen arabera Euskal “Y” afamatu hori ez da errentagarria izango. Iñaki Barcenak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan, ekologiari eskainitako tartean.
Otsailean Bilboko Hika Ateneoan izandako hitzordurik garrantzitsuenei errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxoan hainbat ekitaldi prestatu dituztela esan digu: mahai-ingurua, garagardo-dastaketa, musika, argazki-erakusketa… Apirilerako ideia berriren bat indarrean jartzeko asmoa dutela gaineratu du Jabik elkarrizketa honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150309solasjabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen