Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2462. zenbaki honen azalean AHTk eragindako zorra ageri da Asteko gaia atalean. Erdiko kaieran argitaletxeak aztertu dituzte, eta Termometroan langabezia, etxebizitzak eta euskararen atzerakada. Bukatzeko, Break Net Hurbileko TTIP eta Mexikoko osasuna komentatu du.
Gotzon Hermosilla kazetaria izan da gurekin, ohi bezala bertako kronika ematen. Barakaldoko atzoko hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai, horien zergatiak eta izan daitezkeen ondorioak aipatu dizkigu. Kronika bitxi eta zehatza Bizkaiko bigarren udalerririk populatuena den Barakaldori buruz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen