Bihar abitukoa da Zinebi jaialdia Vanesa Fernandez zuzendariak ekarri dizkigu berritasunak

Bihar abiatuko da Zinebi jaialdiaren 60. Edizioa, Nazioarteko 52 film izango dira Sail Ofizialean lehian. Urte borobila eta aldaketaz etorri da Zinebi. Jaialdiak zuzendari berria du Vanesa Fernandez eta irudi berritua. Zuzendariarekin hitz egin dugu eta gogotsu eta ilusioz dago. Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia bihar hasiko da 60. aldia, Bilboko Arriaga antzokian egingo duten irekiera ekitaldia eta Mariano Llinas zinemagile argentinarra ere izango da bertan, Ohorezko Mikeldia emango baitio jaialdiak. Orotara, 124 herrialdetako 3.770 film labur jaso ditu jaialdiak, eta 52 aukeratu dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko. Larunbatean jaialdiaren 60. urtemuga ospatzeko, Euskal Zinemaren Eguna egingo dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 84: Klima aldaketa (Elisa Sainz de Murieta)

og. Aza 8 , 2018
Duela zenbait urte bestelako iritzirik ere bazen arren, egungo egunean inork ez du zalantzan jartzen gure planetan klima aldaketa nabaria gertatzen ari denik. Batez besteko tenperatura igotzea edo bioaniztasuna galtzea klima aldaketaren adierazle orokorrak ditugu. Dena den, klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak oso ezberdinak dira leku batetik bestera. Euskal Herriari dagokionez, itsas […]

Honekin lotuak