Radixu Irratiak antolatuta, goizetik egitarau mardula eta anitza prestatu dute: martxak, bertsolariak, kontzertuak, erromeriak…, Kamiseta azoka ahaztu gabe: aurten, 21 saltoki izango dira. Zapato Azule “eguneko jaia” dela esan digu Txomin Aramaiok, nahiz eta beste eragile batzuek bultzatuta, jaiak gauean ere jarraituko duen.
Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]