EAJko Ramon Gonzalez aukeratu dute Arabako Ahaldun Nagusi. Gaurkoan berri horrekin hasi da Asier Garcia Arabako berrien aipamena egiten. Gero, Frackingaren inguruko bi berri komentatu ditu: alde batetik Eusko Legebiltzarrean haustura hidraulikoa arautuko duen araudia onartu dute EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Bestetik, Frackanpada aurkeztu da, Fracking-aren aurka uztailaren 13tik 19ra Araban egingo den nazioarteko bilkura. Amaitzeko, ume saharaui batzuk Arabara etorriko direla eta Andra Mari Plaza berriztuta inauguratu dutela ere kontatu digu, agenda aipatzeaz gain.
Honekin lotuak
-
2012/01/01
IBAIZABAL: Pentsiodunak kalean berriro