Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irailaren 28an hasiko da, Urdulizen, eta abenduaren 20an bukatuko da Bilbon, Bilbao Arena azken urteotako agertokian barik, Casilla kiroldegian, Bertsozale Elkarteak gaur Bilbon egindako ekitaldi batean azaldu duenez. Ainhoa Markinez batu zaigu irratira txapelketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa egitura berritu egin dute antolatzaileek, eta finalaurrekoak bi bueltatara jokatuko dira. Hiru fase egongo dira, beraz, orain arte bezala: lehenengo fasean bost saio jokatuko dira; finalaurrekoen lehenengo bueltan hiru saio, bigarren bueltan saio bi; eta azkenik, finala.
Deskargatu hemen.

