Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaian aste honetan torturen salaketen inguruan izan diren gorabeherak eta salaketak hartu ditu hizpidean bere kronikan eta gertaeren errepaso kronologikoa egin du, denoi gauzak hobeto ulertzeko aukera eman diguna. Horren ostean, Sanferminetako kartel lehiaketaren epaia dagoeneko emana dela aipatu digu eta hari beretik irabazlearen […]

Ostiralero bezala , Mikel Bujanda izan da gaur Hizpidea magazinean Nafarroa Garaiko kronika egiten. Alabaina, oporrak tartean izan direlarik, aste honetako kronika egin beharrean, azken hamabostaldiari dagokiona egin digu Euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko jorratu du Mikelek bere kronikan. Honako hauek, nagusiki: panorama politikoan, Nafarroako Gobernuan diren alderdi aurrerazaleek zenbait gairi […]

Asteak daramatzate horretan, aldaketa gauzatzeko prest. Presidente berria, aldiz, Sanferminak pasa onodren izango dute, seguru aski hilaren 21 edo 22an. Aldaketarekin jarraituz, gaur goizean Udalbatzarra egin dute Iruñean. Bukatzeko, Mikel Bujandak astelehenean hasiko diren Sanferminak aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150703solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen  

EAJko Ramon Gonzalez aukeratu dute Arabako Ahaldun Nagusi. Gaurkoan berri horrekin hasi da Asier Garcia Arabako berrien aipamena egiten. Gero, Frackingaren inguruko bi berri komentatu ditu: alde batetik Eusko Legebiltzarrean haustura hidraulikoa arautuko duen araudia onartu dute EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Bestetik, Frackanpada aurkeztu da, Fracking-aren aurka uztailaren 13tik […]

Javier Marotoren amesgaiztoa bete da, eta EAJko Gorka Urtaran izango da alkate berria Arabako hiriburuan. Horrez gain, Asier Garcia lagunak igandean ospatu zen Araba euskaraz, Gure Esku dago ekimenaren ekitaldia, “Gernika” filma Artziniegan errodatzen ari direla eta agendako beste gai batzuk komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Datorren igandean, hilak 21, “Gure esku dago” herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herriko bost hiriburutan, Baionan besteak beste. Horrez gain, Pantzo Hirigaraik Culture Sport jaialdiaren porrota, eta Itasuko zein Hendaiako erietxeen arazoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen

“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Honatx Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik aipatu dizkigunak: Bakearen Aldeko Konferentziaren kideek agerraldia egingo dute Pariseko Asanblada Nazionalean ekainaren 11an; Baigorriko posta bulegoa Garazira eraman nahiak bazterrak inarrosi ditu; herri txikietako eskolen etorkizunak arranguraturik dauzka gurasoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solaspantzohiriagarai.mp3 Deskargatu hemen