EAJko Ramon Gonzalez aukeratu dute Arabako Ahaldun Nagusi. Gaurkoan berri horrekin hasi da Asier Garcia Arabako berrien aipamena egiten. Gero, Frackingaren inguruko bi berri komentatu ditu: alde batetik Eusko Legebiltzarrean haustura hidraulikoa arautuko duen araudia onartu dute EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Bestetik, Frackanpada aurkeztu da, Fracking-aren aurka uztailaren 13tik […]

Javier Marotoren amesgaiztoa bete da, eta EAJko Gorka Urtaran izango da alkate berria Arabako hiriburuan. Horrez gain, Asier Garcia lagunak igandean ospatu zen Araba euskaraz, Gure Esku dago ekimenaren ekitaldia, “Gernika” filma Artziniegan errodatzen ari direla eta agendako beste gai batzuk komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen