Gaur hasi da Baionan Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra izeneko ikastaroa, bihar bukatzeko. Arkaitz Zarragaren ustez, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak egun ekarpen murritza ematen du, eta jakina moldatu beharra dago, pertsonak euskalduntzetik testuinguruak euskalduntzera pasatuz.
Venezuelako Coro hiriak eta Bilboko Kurkuluxetan umeguneak egitasmo berria jarri du abian: Dena ez da futbola film laburra grabatzea eta gero zabaltzea. Venezuelako Coro hiriko hainbat gaztek eta Arratiako beste batzuek parte hartzen dute honetan. Estreinaldia urrian izango da, Kurkuluxetaneko Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solaskoldotarita.mp3 Deskargatu hemen