Nakor eta Karlos etorri zaizkigu, Otxarkoagako Pa… Ya konpartsa aurkeztera. Kanpaia galdu berri dute, Eguzkizaleak-ek eskuratu baitu aurten, baina garrantzia kendu nahi izan diote euren auzoviet-arekin irabazi ez izanari. Indar handiko konpartsatzat dute euren buru, horregatik urtero txupinaren bezperan, ostiralean, hasten dira motorrak berotzen fanfarriarekin. Hala ere, indar gehienak gastatuta dituztela aitortu digute, izan ere, eurentzat Aste Nagusia duela bi aste hasi zela gogorarazi digute, muntaketaren hasierarekin. Aurten PaYa mobil berria dute, aurrekoaren ordezko hiriko auto elektrikoa, eta eskalada bilbotarra zer den azaldu digute.
Deskargatu hemen.